Batera x Loramendi

Loramendi, Total Performance in Foundry.

Loramendi S. Coop. Arabako industria-kooperatiba liderra eta erreferentzia da, munduan, galdaketaren industriarako soluzioen diseinuan eta hornikuntzan. Nazioarteko presentzia du Alemanian, Indian, Mexikon, AEBn eta Txinan.

Konpromiso sendoa du kalitatearekin, berrikuntzarekin eta nazioartekotzearekin, eta, 50 urte baino gehiagoko ibilbidean zehar, aliantza estrategikoak egin ditu, hala nola Mondragon Taldean sartzean gauzatutakoa.

Haren eredu kooperatiboari esker, parte-hartze aktiboa eta erabaki kolektiboak hartzea bultzatzen da; ez alferrik, ekitate-, elkartasun- eta pertsonen ongizatearekiko konpromiso-printzipioetan oinarritua dago.  Gainera, jasangarritasuna eta tokiko garapena sustatzen ditu, eta horrek komunitatean eta eskualdeko ekonomian inpaktu positiboa sortzea ahalbidetzen du.

Batera x Loramendi

Urtea:

1900

Langileak:

100

Sektorea:

Galdaketa

Kolektibotasunetik ekiten zaio.