Batera x Aurrenak

Burdina eta aluminioa galdatzeko industriarako moldeak eta tresneria

Aurrenaken jardueraren ardatza serie altuko galdaketaren industriarako moldeak eta tresnak diseinatzea eta fabrikatzea da, bai burdinazkoak bai aluminiozkoak. Presio altuko, presio baxuko eta grabitateko injekzioko eta harea berdez galdatzeko teknologiak menderatzen ditu, automobilgintzako OEM nagusientzat edo haien hornitzaileentzat.

50 urte baino gehiago egin ditu merkatuan, eta, gainera, 2011tik lantegi bat du Mexikon Amerikako merkatuari euskarria emateko. Aurrenaken 155 pertsona gara, Gasteiz eta Saltillo artean, eta talde gaztea eta dinamikoa osatzen dugu, kualifikazio handikoa eta egokitzeko gaitasun handikoa. Aurrenak sozietate kooperatibo bat da. Bertako langileen % 90 baino gehiago bazkide kooperatibistak dira.

Batera x Aurrenak

Urtea:

1900

Langileak:

100

Sektorea:

Galdaketa / Automozioa

Kolektibotasunetik ekiten zaio.