
Munduko zientzialari-kooperatiba bakarra
i+Med enpresa farmazeutiko bat da, mundu mailako zientzialari-kooperatiba bakarra, eta traumatologia, estetika, oftalmologia eta aho-hortzen osasunaren arlo terapeutikoetarako injektagarriak, tanta oftalmikoak eta produktu topikoak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu. Gure produktuak marka propioaren edo bezero-markaren pean banatzen ditugu mundu osoko 60 herrialde baino gehiagotan.
Munduko liderrak gara hidrogel eta nanohidrogel adimendunen teknologietan. Askapen kontrolatuko teknologien gure patenteen bidez, formula eta produktu berritzaileak garatzen ditugu, eta osasun produktuaren balio-ziklo osoa egiteko gai gara —formulatik hasi eta ziurtapeneraino—. Horrela, pazienteen bizi-kalitatea hobetzen duten produktu berritzaileak merkaturatzen ditugu.
