Batera x RPK

Berrikuntza eta bikaintasuna industria-ingeniaritzan, maila globalean

RPK Group erreferentziazko industria-kooperatiba da Araban, eta 50 urte baino gehiagoko ibilbidea du. Nazioartean presentzia handia dugu, eta lantegiak ditugu Europan, Ipar Amerikan, Indian eta Txinan. Gure espezializazioa osagai metaliko aurreratuen eta malgukien fabrikazioa da, automobilgintzaren eta merkatu elektrikoaren sektoreetarako, baina sektore medikora ere dibertsifikatzen ari gara gure jarduera, berrikuntzaren eta soluzio berrien garapenaren alde eginez.

Jasangarritasunarekiko konpromiso sendoa dugu RPK Groupen, eta, puntako teknologia eta ingeniaritza-prozesuak elkarlaneko filosofiarekin uztartuz, gure bezeroentzat eta ingurunearentzat balioa sortzea da gure xedea. Gure eredu kooperatiboak pertsonen parte-hartzea sustatzen du. Horrek enpresa dinamiko gisa sendotzen gaitu eta etorkizunera bideratzen.

Batera x RPK

Urtea:

1900

Langileak:

700

Sektorea:

Automozioa / Medikoa / Elektrikoa / E-Mobility

Kolektibotasunetik ekiten zaio.