
Kalitaterako grina, gure lurrarekiko konpromisoa.
Udapa kooperatiba bat da, nekazaritzako ekoizleek, enpresa-kudeatzaileek eta langileek osatua; proiektu komun bat partekatzen dugu guztiok, gogotsu. Hasieratik, patata freskoak ekoizteko, maneiatzeko eta merkaturatzeko prozesuetan berrikuntzaren, etengabeko hobekuntzaren eta profesionalizazioaren aldeko apustua egin dugu. Gaur egun, hiru hamarkada baino gehiago geroago, konpromiso eta ilusio berarekin jarraitzen dugu aurrerantz.
Ekoizleek proiektu honetan duten inplikazio zuzenari esker, lotura estua dugu produktuarekin, haren jatorritik, eta kalitate-, espezializazio- eta dibertsifikazio-estandar gorenak bermatzen ditugu.
Kooperatiba gisa, DNAn daramagu gure ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialarekiko konpromisoa; hala, gure komunitatearen hazkunde jasangarrian laguntzen dugu.
