Ekintza txikien batura.
Bateraren berrikuntza guztiak, hemen.

Baditugu Batera Gazte Bidaiako finalistak!
Batera Gazte Bidaiaren lehen edizioak baditu finalistak: Batxilergoko 45 ikaslek hartuko dute parte Frantzian eta Suitzan barrena egingo den bidaia inspiratzailean. Kalitate handiko proiektuak eta irabazleen artean %63 neskak izanik, ekimen honek Arabako gazteen pentsamendu kritikoa eta etorkizunaren eraikuntzan parte-hartze aktiboa sustatzea du helburu.

Batera Gazte Bidaia: Kooperatibismoa eta zientzia uztartzen dituen bidaia
Batera Gazte Bidaia Frantzia eta Suitzan zehar 6 eguneko bidaia hezitzailea egiteko aukera eskaintzen duen Batera Kooperatiba Elkarlanean ekimenaren ekimena da. Programa honek garapen sozialerako ezinbestekoak diren bi mundu lotzen ditu: kooperatibismoa eta zientzia.